Klikatu irudian ikastolak ikasturte berria modu seguruan antolatzeko hartutako neurriak ikusteko. 

Azken Berriak

ESKOLAKO KARPA BERRIA

  1. 2021.03.17 |

Euria iragarrita dagoen aste honetan, poz handiz, eskolan jarri diguten karpa berria aurkeztu nahi dizuegu. Honek 40x25 metrotako estalgunea eskaintzen digu, egun euritsuetan ere gure ikasleei kanpoan jolasteko aukera emanez.  

Prentsa idatzian ere eman dute honen berri:

https://www.noticiasdegipuzkoa.eus/gipuzkoa/donostia/2021/02/02/instalaran-carpas-patios-morlans-e/1086105.html

https://www.diariovasco.com/san-sebastian/recreo-cubierto-ikasbide-20210202190232-nt.html

 

Nor da euriaren beldur?


MARTXOAK 8: EMAKUMEAREN NAZIOARTEKO EGUNA

  1. 2021.03.08 |

Berdintasuna aldarrikatzea eguneroko lana bada ere, gaurkoan bereziki, EMAKUMEAREN NAZIOARTEKO EGUNA ospatzeko, hainbat jarduera egin ditugu Ikasbiden.

Etxeko lanak denon ardura direla ez ahazteko, eskola osatzen dugun guztion artean, “IKASBIDE ETXEKOLANETAN” horma-irudi erraldoia osatu dugu. Gure ikasleak etxeko lanetan buru belarri jarri dira haien etxeetan eta hori islatzen duten hamaika argazkiz bete dute gure jolastokiko pareta.

Horretaz gain, gure liburutegiko sarreran, emakumeak protagonistak diren liburuen erakusketa jarri da emakume idazleak, emakume ilustratzaileak, emakume protagonistak eta emakume apartak bilduz.

Irudiak ikusi eta gozatu!

5 urteko ikasleak bere argazkiak jartzen     

    

 

Eta, nola ez,… ZORIONAK  EMAKUME GUZTIOI!!!

 


Santa Ageda Koplak

  1. 2021.02.17 |
Otsailaren 4an, Santa Ageda bezperan, etxez-etxe kopla kantari irteteko ohitura dugu hainbat herritan. Begira Ikasbide Ikastolako ikasleek Bertsolaritza saioetan sortutako koplak. Bertsolari apartak ditugu!
Presta ditzagun makilak eta eztarriak!
 

 


ARIGUNEA

  1. 2020.11.19 |

EUSKARALDIA kanpainan, Ikasbideko klaustroa ere ARIGUNE izatea erabaki du. Hori dela eta, iragan asteazkenean,  jolastokian elkartuko zen argazki bat ateratzeko "arigunea" logoarekin. Ikasbideko klaustroa ere GEHIAGO, GEHIAGOREKIN, GEHIAGOTAN egin nahi duelako. 

 

EUSKARALDIA kanpainan, Ikasbideko klaustroa ere ARIGUNE izatea erabaki du. Hori dela eta, iragan asteazkenean,  jolastokian elkartuko zen argazki bat ateratzeko "arigunea" logoarekin. Ikasbideko klaustroa ere GEHIAGO, GEHIAGOREKIN, GEHIAGOTAN egin nahi duelako. 

 


Udazken Festa

  1. 2020.11.12 |
San Martin egunean, azaroaren 11, Haur Hezkuntzan udazken festa ospatu genuen “Tripero, tripero…” eta “Azaroak 11” kantak abestuz. Goizean prest genuen txerrikien eta udazkeneko fruituen erakusketa. Ondoren, jolas garaian, txorizo ogitartekoa jateko aukera izan genuen. Arratsaldean gaztain erreak janez eman genion bukaera ospakizunari.

Agenda

Programatutako jarduera osagarrien agenda.