Hizkuntza Normalkuntza Proiektua

Programa honen bidez, euskararen normalizazioa bultzatu nahi da hezkuntza komunitatean. 1996-1997 ikasturtean ipini zen martxan eta une honetan 400 ikastetxe inguru dira programan parte hartzen ari direnak. Horietako bat gu gara, Ikasbide Ikastola.

Euskararen Normalizazio Legea (10/1982 Euskararen Erabilpena Arautzezko Oinarrizko Legea) abian jarri zenetik, aurrerapen handiak egin dira eskolari dagokionean, hots: irakasleen hizkuntza prestakuntzan, didaktikan, materialgintzan...

Aipatutako ekimen horiek guztiak modu bateratuan eta osagarrian biltzea du helburu programa honek. Horretarako, ikastetxe bakoitzak plan osatu bat eratu behar du, hezkuntzako normalizazio ekimen guztiak barnebilduz; hala nola, hezkuntza-komunitatea osatzen duten gainerako partaideak eragile bihurtuz.

 

2014-2018 Ikasbide Ikastolako Hizkuntza Normalizatzeko Plana